
Gure lantaldea
“Talde lanaren gauzarik ederrena da beti zure ondoan beste pertsona batzuk dituzula" Margaret Carty
Coral García de las Heras
AZ Partaidetzako bazkide sortzailea eta zuzendaria
Coralek Soziologiako ikasketak ditu, eta 'Genero eta Berdintasuna Sektore Publiko eta Pribatuetan. Berdintasun Politiken arloko espezializazioa' izeneko Masterra dauka.
Bere lana prozesu parte-hartzaileetan garatu du, batez ere emakumearen ahalduntzea sustatzeko.

Ana Unzaga Galnares
Ikerketa eta Argitalpenen arloko Koordinatzailea
Ana Gizarte Langintzan Graduatua da, eta bi master ditu, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunekoa, eta emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean esku-hartzekoa.
Gaur egun, bere lana emakumearen ahalduntzearen esparruan garatzen du eta Ikerketa eta Argitalpenen arloa koordinatzen du.
Álvaro González de Langarica De Quintana
AZ Partaidetzako bazkide sortzailea eta herritarren partaidetzaren arloko koordinatzailea
Álvaro Informazio Zientzietan lizentziatua da (Publizitateko espezialitatea) eta Gidoigintza, Zinema eta Ekoizpena ikasi zituen ondoren.
Herritarren partaidetzaren arloa kudeatzeaz gain, Álvaro enpresaren irudiaren eta ikus-entzunezko produkzioaren arduraduna da.

Ixone Collado Urkijo
Udal Laguntza Teknikoaren Arloko koordinatzailea
Ixone gizarte-langile euskalduna da, eta Emakumeen aurkako Indarkerian Esku Hartzeari buruzko Masterra du, berdintasunari buruzko aipamenarekin.
Gaur egun, Etxebarriko Udaleko Berdintasun Arloa koordinatzen du eta indarkeria matxistaren aurkako prebentzioa eta sentsibilizazioa lantzen ditu ematen dituen prestakuntzetan.
.
Idoia Ayastuy Aristimuño
AZ partaidetzako Community Managerra
Idoia Psikologian graduatua da eta Emakumeen aurkako Indarkerian Esku Hartzeari buruzko masterra du.
Gaur egun, berdintasun teknikari gisa egiten duen lana uztartzen du AZ Partaidetzako CM lanarekin.
